Aurreko asteko zirkularrean aurreratu genizuen moduan, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuak Hezkuntzako langileen lan baldintzak hobetzeko aurrera eramaten ari diren mobilizazioen barruan, biharko, gure kasuan, abenduaren 12rako, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin lan egiten duten HEZKUNTZAKO LAGUNTZAILE ESPEZIALISTAK (hezitzaileak) eta IRAKASLEAK egun osoko lan uztea egitera deituak daude. Une honetan dauzkagun datuak kontuan harturik, hurrengo egoera hau aurreikusten dugu:

  • Hezkuntzako Laguntzaile Espezialista guztiek (%100) greba egingo dute. Egoera honen ondorioz jakinarazi nahi dizuegu bihar ezin izango dugula bermatu hezkuntza premia bereziko ikasleen ohiko hezkuntza arreta eta are gutxiago garraio eta jangela eremuetan.
  • Irakasleen %80-90ak greba egingo duela aurreikusten dugu. Horren ondorioz, bihar ezin izango dugu bermatu ohiko funtzionamendua.