Martxoaren 22an, Lakuan, HH-LH eta DBHko zuzendaritzek eta Gurasoen Elkarteko ordezkariek Olatz Garamendi Hezkuntza Sailburuordearekin eta Polentzi Urkijo Azpiegituren Zuzendariarekin bilera izan genuen, Ikastolaren eraikinen egoerari buruz hitz egiteko. Bileran xehetasunik eskaini ez baziguten ere, gure eraikinak osotasunean berritzeko erabakia hartu dutela adierazi ziguten. Obrak udako oporraldietan, hainbat urtetan, egingo direla ​ere adierazi ziguten. Ikasturte amaieran beste bilera egitea adostu genuen konkrezioen, lehentasunen eta planifikazioaren inguruan hitz egiteko.