Aurreko asteko zirkularrean adierazi genizuen moduan, datorren astean, urriaren1etik 5era, inoiz beka eskatu ez duten familien tramiteak burutuko ditugu. Eskaera berrien kasuan Ikastolara etorri behar da nahitaez gurasoetako bat. Hemen inprimaki bat bete eta sinatu beharko du. Horrez gain, hurrengo dokumentazioa ekarri behar da:

  • Familia liburuaren fotokopia bat.
  • Gurasoen NAN agirien fotokopiak.
  • Bizikidetza agiria. Berriki indarrean sartu den Datuen Babeserako lege berria dela eta, HAZ/SACen bizikidetza agiria eskatzeko, etxe berean bizi diren heldu guztien baimen orri bat bete eta sinatu behar dute guztiek eta baimen orri horrekin, heldu guztien NAN agirien fotokopiekin eta familia liburuaren fotokopiarekin HAZ/SACera joan behar da bizikidetza agiria eskatzera.

Hemen aurkituko duzue baimen orria.

Egoera bereziak egiaztatzen dituzten agiriak (familia ugaria, guraso bananduak, balio-urritasunak…).