Aurtengo euskararen egunaren harira, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, gure hizkuntza ohiturak astintzea eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea proposatzen digun ariketa da euskaraldia. Euskaraldiak bi rol hauetako bat hartzea proposatzen digu 11 egunez:

  • Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
  • Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Izen emateak eta informazio gehiago www.euskaraldia.eus. Animatu eta parte hartzeko deia egiten dizuegu.