Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak Txingudi Ikastolarekin elkarlanean, gurasoei eskaintzen dien zerbitzua da Guraso Eskola. Eskarmentu handiko profesionalen gidaritzapean, gure ikasleen heziketa prozesuan sortzen diren kezkak eta zalantzak argitzen dira Guraso Eskolaren saioetan. Zerbitzua dohainezkoa da Guraso Elkarteak finantzatzen duelako. Hemen Guraso Eskolaren egutegia eta gainontzeko informazioak aurkituko dituzue.