BAT atletismo elkarteak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Clubak Txikien IV. Txingudi Korrika antolatuko dute 2018ko urriaren 6an Gal zonaldean. Benjamin, alebin ea infantil mailetan dauden neska-mutilei zuzendutako proba da eta aurten Eskola Kirola programaren barruan txertatu dute.

Eskola Kirola programan parte hartzen duten ikasleen kasuan, parte hartu nahi badute, Ikastolatik egingo da izen ematea. Eskola Kirola programan parte hartzen ez dutenen kasuan, izen ematea www.kirolprobak.com web orrian egin behar da.