Ikasturte hasierako bileretan azaldu genizuen bezala, gaurtik, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte euskararen erabilerari bultzada sendoa eman nahi dio Euskaraldia izeneko ekimenak. Prest zaudete? Hauek dira rolak:

AHOBIZI ZARA: Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere. Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatera ere lortuko duzu. Jarrera aktiboa izango duzu, beraz. Zure harreman sarean dituzun hizkuntza praktikak aztertu eta euskarara aldatzeko aukera duzun horietan eragingo duzu. Hamaika egunetan, hizkuntza aldaketarako aukeratu dituzun harreman horietan ezezik, zure bizitzako esparru guztietan euskaraz arituko zara, ahal den guztietan, ahal duzun guztiekin.

BELARRIPREST ZARA: Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezaten eskatu. Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Haur Hezkuntzako eta LH1/LH2ko gurasoei iradokitzen dizuegu parte har dezazuen irakasle taldeak eskatzen dizueten mosaikoa ekoizten.
Gelako arduradunei eskatzen dizuegu gelako whatsapp taldeetan zabalkundea eman diezaiezuen Euskaraldiako ekimenei (adibidez https://euskaraldia.eus  edo http://irun.euskaraldia.eus/ web gunetakoak).
Beste iradokizuna, Ikastolako kanpoaldean, sarrera eta irteera orduetan jarriko dugun photocallean parte hartzea da.