Aurreko astean aurreratu genizuen moduan, Gurasoen Elkarteak Urteko Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia bidali digu gurasoei helarazteko. Batzarra azaroaren 30ean, ostiralean izango da, DBHko areto nagusian, arratsaldeko bost eta erdietan (17:30) lehendabiziko deialdian eta seietan (18:00) bigarrenean. Bigarren deialdira joatea gomendatzen dute. Hemen aurkituko duzue batzarrerako deia eta gai zerrenda.