Irungo Udaleko Euskara Arloak, Irungo ikastetxeek eta Gipuzkoako Urtxintxak berriz ere “FAMILIAOLA: Irungo familien mintzagunea” egitasmoa martxan jarri dugu.

Azarotik maiatzera bitarte 2-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldunentzako edo euskarari sarbidea eman dioten familientzat aisialdi ekintzak burutuko ditugu: jolasak, tailerrak, irteerak…

Hauexek dira azarorako prestatuta ditugunak:

  • Parketarrak: otsailaren 15ean eta 22an, 17:30etik 19:00etara.
    Parkean, familian eta lagun artean jolastea gustuko duzu? Giro atseginean, kantu zein jolas ezberdinak burutuko ditugu.
  • Jolas kooperatiboak eta talde jolasak: otsailaren 17an, eta 24an, 11:00etatik 12:30era.
    Taldean eta elkarrekin aritzea benetan pozgarria da! Lortuko al dugu guztion artean aurkeztutako erronkak gainditzea? Zatoz proba egitera!!
  • Ingurumen jolasak: otsailaren 14an, 17:30etik 19:00etara.
  • …eta Ekogunera bisita otsailaren 23an

Parte hartzeko baldintzak: Familian euskaraz hitz egiteko gogoa.

Izen ematea urtarrilaren 31n bukatuko da.

Informazioa eta www.irun.org web orrian.

Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!