3 urteko haurrak aurre-matrikulatzeko garaia ate joka dugu (2016an jaiotakoak).

– Aurre-matrikulatzeko epea:  urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra  izango da.
– Idazkaritzako ordutegia:  9:00-12:00 eta  14:30- 16:00 (asteartean 18:00) izango  da.
– Aurkeztu behar den dokumentazioa honakoa da: familiakide guztien familia liburuaren fotokopia, ikaslearen bizikidetza ziurtagiria eta gurasoen Nortasun Agirien kopia.
– Ikastola ezagutzeko eguna: Urtarrilak 30, 17:30ean egingo da. Haurrentzako jolas tailerrak prestatuko ditugu.

  • Aurrematrikulazioari buruzko informazio guztia Ikastolako eta Hezkuntza Saileko web orrietan aurkituko duzue (http://www.txingudikastola.hezkuntza.net eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/).
    OSO GARRANTZITSUA da aurre-matrikulazioa epearen barruan egitea, izan ere, aurre-matrikulazioa aplikazio informatiko baten bidez kudeatzen da eta epetik kanpo saiatuz gero, oso zaila izango da Ikastolan plazarik lortzea. Beraz, zuen seme-alabaren bat matrikulatu behar baduzue kontuan hartu datak. Norbait ezagutzen baduzue seme-alabaren bat Ikastolan matrikulatu behar duena, arren, adieraz iezaiozue zein den matrikulazio epea.
  • BERRIKUNTZA: Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek EZ DUTE eskaerarik aurkeztu behar DBHko 1. maila Txingudi BHIn egiteko. Automatikoki bermatuko da.