Irungo Euskara Arloak, Irungo ikastetxeek eta Gipuzkoako Urtxintxak berriro martxan jarri dugu “Familiola, Irungo familien mintzagunea”. Euskararen erabilera bultzatu nahi duten eta 2 eta 8 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako egitasmoa da Familiola eta aisialdi ekintzak antolatzen ditu: jolasak, tailerrak, txangoak…

Otsailerako hurrengo aktibitateak proposatzen dizkigute: Parketarrak, jolas kooperatiboak eta talde jolasak, ingurumen jolasak eta Ekogunera bisita bat. Hemen aurkituko duzue bidali diguten informazio orria. Matrikulazio epea urtarrilaren 31ean amaitzen da. Informazio gehiago eta izen emateak www.urtxintxa.eus web orrian.