Aurreko astean aipatu geizuen moduan, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XV. elikagaien karabana antolatu du Tindufera (Aljeria), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko.

Lagundu nahi baduzue, urtarrilaren 21etik 25ra arte,  Ikastolara atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta konpresak ekar ditzakezue.

Janariak ekarriz gero, kristalezko poteak ekiditea eskatzen dizuegu.

Halaber, 2019ko uztailean eta abuztuan gure herrira etorriko diren 10-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu sahararrentzat harrera-familiak behar dira. Interesatuta bazaudete, Udaleko Ongizate Sailarekin edo Tadamum elkartearekin harremanetan jar zaitezkete 2019ko martxoaren amaiera arte. Informazioa gehiago: Txingudi Sahararekin Tadamum Elkartea (www.tadamum.orgtadamum@hotmail.es; telefonoa: 666501350).