Datorren martxoaren 26an, asteartean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko guztietan hauteskunde sindikalak izango dira. Hori dela eta, Hezkuntza Sailak agindutakoa jarraituz, egun  horretan lanaldi jarraia izango dugula jakinarazten dizuegu. Honakoa izango da ordutegia ikasleentzat: 8:45 – 12:45

OSO GARRANTZITSUA: 

  • Jangela zerbitzua egongo da, baina BAZKALTZEN GERATUKO DIREN ikasleek, EZ DUTE AUTOBUSIK IZANGO, beraz, zuek jaso beharko dituzue 13:30tik 13:50 bitartean.  

Egun horretan zuen seme-alabak jangelan geratzea nahi baduzue, mesedez, bete ezazue hurrengo estekan aurkituko duzuen galdetegia eta bidali datorren osteguna (martxoaren 21a) baino lehenago. https://goo.gl/forms/DyXZ8CFfpblOmQOH3

  • BAZKALTZEN GERATUKO EZ DIREN ikasleentzat, arratsaldeko garraio-zerbitzua eguerdira pasako da.