Aurreko asteko zirkularrean boletinean aurreratu genizuen moduan, “Irungo emakumeak plazara!” dokumentalarekin lotuta, larunbat honetan, martxoaren 16an, paseo historiko bat antolatu du Parean elkarteak Merche Tranche historialariak gidatuta. 

Ibilaldia 11:00etan abiatuko da San Juan plazatik eta, hainbat kaleetan barna ibiliz, Vicenta Olazabalek, Dolores Salisek, Menchu Galek, Julia Iruretagoyenak, Leire Landak, poxpolugileek eta mandatugileek egindako ekarpenak ezagutzeko parada izango da.

Ibilaldian, Irungo zazpi eskola publikoetako LH4ko ikasleek, ikasturtean zehar, emakume hauei buruz egin dituzten lanen ekoizpenak  aurkeztuko  dituzte zazpi leku desberdinetan.

Txingudi Ikastolako LH4.mailako ikasleek LEIRE LANDAri buruzko aurkezpena prestatu dute eta bertso pare bat ere eskainiko dizkiote GAL futbol zelaian.

Lerro hauen bidez, zuek guztiak animatu nahi zaituztegu paseo horretan parte hartzen.