Barne-ko lan taldeak 25 urte darama enpresei formazioa ematen eta duela 4 urtetik hona ikastetxeei ere bai.

Zergatik itzuli gara mekanografiara? Enpresetako profesionalek beroiek eskatzen digute.

Zertarako nahi dut dominatu programa informatiko bat gero idazten denbora asko galtzen badut? Edozein lanbidetan, auto baten diagnosia egiteko makinatik hasi, mekaniko industrialaren kontrol numerikoa, medikuak betetzen duen historial medikoa, etab. arte, denek dute premia bera, bitxia da baina programa informatikoak aldatu egiten dira baina idazkera digitala ez: Bizitzan behin egiten den ikastaro bakarra da.

  • Abiadura, arintasuna eta, beraz, ekoizpena hobetzea.
  • Denbora aurreztu eta optimizatzen da.
  • Hutsegiteak eta ortografia akatsak murrizten dira neurri handi batean.
  • Idatzi eta irakurri aldi berean eginez, testuen ulermena errazten da.
  • Txosten eta apunteen (ikasleak, profesionalak, …) aurkezpenean hobekuntza nabaria.
  • Idazkera eta elkarrizketa aldi berean egiteko gaitasuna, zurekin hitz egiten ari denari begiratzeari utzi beharrik gabe.
  • IT txartela ateratzeko prestatzen dugu (oposaketa desberdinetan puntuak ematen ditu)
  • Eusko Jaurlaritzako kontsumo sistema arbitralaren barnean lan egiten dugu.
  • 12 urtetik gorako ikasleei zuzenduta.

Gure KLIKATUZ programa metodo dinamikoa, erraza eta dibertigarria da hainbat hizkuntzatan eta euskarak du lehentasuna.

  • Irakasleak esperientzia handikoak
  • Urritik maiatzera arte, biak barne, astean ordubeteko klaseak.
  • Jardueraren prezioa hileko 25€
  • Materialaren kostua lehenengo hilabetean ordaintzen da eta 20€ dira, teklatu-motxila eta teklatua estaltzeko pegatinak sartzen dira materialaren barnean. Une honetan Barne-ko taldeak 70 ikastetxe baino gehiagotan ematen ditu klaseak eta gure formazioarekiko fidelak gara lehenengo urtetik.