Idazki hau dela bide, ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAK TXINGUDI IKASTOLAN (DBH) eskolaz kanpoko ordutegian ingelesa ikasteko talde berriak osatzeko epea ireki duela jakinarazi nahi dizuegu. 2019-2020 ikasturterako ikasle berrien izen ematea burutzeko estraeskolarretako departamentuarekin kontaktuan jar zaitezkete ekainaren 28a baino lehen, estraeskolarrak@elduaien.com posta elektronikora idatziz edo 943 59 40 53 telefonora deituz.

Zerbitzuaren deskribapena:

  • Eskolak zentroan bertan: ikasleak eskolak inguru ezagunean jaso ditzan, bere ikaskideekin batera eta mugitu behar izan ez daitezen.
  • Saioen maiztasuna: A2.1 maila arte: astean 2 orduko saioak. A2.2 mailatik gora: astean 3 orduko saioak.
  • Lagun kopurua taldean: gutxienez 8 lagun eta gehienez, aldiz, 12.
  • Talde irekiak dira: ikasturtean zehar ikasle berriak sartzeko aukera dago, maila berbera badute.
  • Ezagutza frogak eta txostenak: ikasle bakoitzak hizkuntzaren ezagutza froga oso bat egingo du hiruhileko bakoitzean. familiek ebaluazio txostena jasoko dute hiruhileko bakoitzean eta Elduaieneko arduradunarekin edozein momentutan kontaktuan jarri ahal izango dira
  • Bilerak: familiek bilera informatzailea izango dute Elduaieneko eskolaz kanpoko arduradunarekin, non metodologiari eta urteko helburu akademikoei buruz hitz egingo den. Horrez gain, bi ebaluazio bilera burutuko dira, bata lehen hiruhilekoaren amaieran eta bestea ikasturte bukaeran irakaslearekin batera ere, taldeen eta eskolen balorazio orokorra egiteko.
  • Plataforma interaktiboa: berriki Elduaien Campusa sortu dugu, ikaskuntza prozesuari laguntza jarraitua eskaintzeko helburuarekin.

Jakin ikasturte berria, irailaren 16an, astelehena, hasiko dela.

Eta udan prestatzen jarraitu nahi duzuenontzat, ADI! Ekainetik aurrera, Donostia eta Iruneko gure bi eskola berrietan ere gurekin ikasteko aukera izango duzue eta. Galde iezaguzu!

  • Azterketa prestakuntzarako ikastaroak: Cambridge English-eko azterketak prestatzeko ikastaro trinko zehatz eta eraginkorrak.
  • Aurrera ikastaroak: Hizkuntza maila azkar aurreratzeko ikastaro trinkoak, atzerrira bizitzera edo lanera joateko asmoa baduzu, ikastaro aproposak.
  • Haurrentzako udako ikastaroak:Udaran ere beste hizkuntza bat ikasten jarrai dezaten modu dibertigarrian, udako ikastaro berriak ditugu haur eta gazteentzat.
  • Udako ikastaroak atzerrian: Programa egituratuekin edo zure airera, zure bidaia aproposa dugu.