IKASTURTEAREN HASIERA:
Irailaren 9an, goizez bakarrik.

ORDUTEGIA:
Jardunaldi jarraian: 08:45-12:45
Goiz eta arratsaldeko jardunean: 08:45-12:00 / 13:55-15:45

* 3 urteko ikasleek ordutegi berezia izango dute, irailean.

ESKOLA EGUTEGIA:
HEMEN aurkituko duzue 2019-2020 ikasturterako egutegia. Ikastolako web orrian ere, aurki dezakezue informazio hau eskuinaldean dagoen “2019-2020KO EGUTEGIA” izeneko atalean.

GARRAIOA:
Txartelak,  ibilbideak eta ordutegiak EKAINEAN BANATU GENITUEN. Ikasle bakoitzak bere txartela lehenengo egunean (irailaren 9an) ekarri behar duHEMEN aurkituko duzue autobusen geltokiak eta ibilbideak eta garraioari buruzko ohar garrantzitsuak. Ikastolako web orrian ere, aurki dezakezue informazio hau eskuinaldean dagoen “GARRAIOA” izeneko atalean. 

JANGELA:
Hasiera eguna:
Irailak 9: ekainean izena eman zutenentzat.
Irailak 16: ohiko ikasle bazkaltiarrentzat.