Astelehen honetan, irailaren 30ean, zabaldu da 2019-2020 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea eta urriaren 29a arte irekita egongo da.
Eskaerak online egin daitezke, baina aurreko asteartean aipatu genizuen IKASGUNE bidezko izapidea ez dago prest. Beraz, aurreko ikasturtean bezala egin dezakezue:

  • Iaz eskaera egin zuten ikasle guztien kasuan, beka inprimakiak Ikastolan inprimatu ditugu eta zuen seme-alaben bidez, bidaliko dizkizuegu gaur bertan, urriaren 4an.
  • Hurrengo estekan sartu eta eskaera balidatu beharko duzue inprimakian agertuko den “egiaztapen kodea” erabiliz. 
  • Formularioan zuzenketak egin behar badira, balidatu aurretik egin behar dituzue. Horretarako sinadura digitala duten txartelak erabili behar dituzue (Irun txartela edo parekideak). Oso garrantzitsua da datu guztiak eguneratuak egotea (telefonoa, helbide elektronikoa, kontu korrontea…).
  • Beka eskaera berriak ere online egin daitezke helbide berean eta bertan, aurkituko dituzue instrukzioak, baremoak…

Izapide horiek guztiak eraginkortasunez bideratu ahal izateko eta Ikastolako eguneroko jarduerari ahalik eta traba gutxien eragiteko, egutegi bat prestatu dugu:

  • Urriaren 7tik 11ra, zuzenketak edo aldaketak dauden ikasleen beka eskaerak tramitatuko dira Ikastolan. Halaber, familiaren batek etxean balidazioa egiteko aukerarik ez badu, egun hauetan etorri ahal izango da Ikastolara bertatik egiteko.
  • Urriaren 14tik 18ra, beka eskaera berriak, hau da, inoiz beka eskatu ez duten ikasleen eskaerak tramitatuko dira.
  • Urriaren 21etik 29ra, egon daitezkeen gainontzeko izapideak bideratuko dira.

Eskaera telematikoki egiteko ezintasuna baldin baduzue, Idazkaritzako ordutegi honetan artatuko zaituztegu:

  • GOIZEZ EGUNERO: 11:00 – 12:00
  • ARRATSALDEZ: Astearteetan 15:00 – 18:00