2021eko urtarrilaren 7ko boletin ofizialean argitaratu da 2021-2022 ikasturterako EAEko ikastetxeetan izen ematea arautzen duen agindua. 2019. urtean jaiotako haurrak (2 urte) aurrematrikulatzeko epea urtarrilaren 18tik 29ra izango da. COVID-19 pandemia dela eta, bi urteko gelak ezagutzeko, hitzordua hartu beharko da aurten. Urtarrilaren 18tik 22ra, egunero, seiko guraso taldeak hartuko ditugu Ikastolaren bisita egiteko eta izen emateko formularioak, orduan jaso ahal izango dira. Egunero, bi ordutegi egongo dira bisita egiteko, 16:30ean lehena eta 17:00etan bigarrena.

Bisita egiteko txanda har dezakezue 943899400 telefonora deituz edo 012338aa@hezkuntza.net helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Bisita egitera etorri gabe, izena emateko asmoa izanez gero, goiko telefonora deitu edo goiko helbide elektronikora mezu bat bidali eta emango dizkizuegu dokumentuak jasotzeko jarraibideak.

Hezkuntza Sailak izen ematea online egiteko aukera ere, eskainiko du, baina oraindik ez digu bidali egin ahal izateko lotura. Datorren asteko zirkularrean bidaliko dizuegu.

Azkenik, eskertuko genizueke zuen inguruan 2 urteko seme-alabarik duen norbait ezagutzen baduzue, berri hau komunikatuko bazeniote.