Egurgintzaren matarrasari alternatiba, mendietako baso bizia

“Badira berdeak eta berdeak, mendian dena ez da basoa”. Hala dio Edu Zabalak, Baso Biziak Plataformako kideak Euskal Herriko basoen osasunaz eta etorkizunaz galdezkatua. Azaroaren 27an, Txingudi Ikastolako BHIko areto nagusian plataformak antolatu duen egun osoko ‘Baso bizien aukerak. Matarrasik ez’ jardunaldietan, biodibertsitatearen eta lurzoruen kontserbazioa ezinbestekoa dela erakutsi eta irakatsi nahi dute.

Euskal Herriko basoak kolokan daudela diote, azken hamarkadetan Jaizkibel eta Aiako Harrian bezala, orohar zuhaitz kopurua emendatu bada ere, egur ustiakuntzaren izenean egindako pinu insignis eta eukaliptoen monokultibo forestalak baitira asko eta asko. Bere ondorioekin.

Gehiago irakurtzeko: https://www.antxetamedia.eus/eu/egurgintzaren-matarrasari-alternatiba-mendietako-baso-bizia/