Txingudi Ikastolako komunitatearen soinu banda

Musika gustuko baduzu eta euskal kultura indartzeko gogotsu bazaude, eman play! Txingudi Ikastolako ikasle eta irakasleok playlist paregabea prestatu dugu Spotify aplikazioan entzuteko (Txingudify 2021). Denetik eta denentzat. Gure ikastetxearen hezkuntza proiektua bezalakoxe musika aurkituko duzu: euskalduna, askotarikoa, parekidea eta eguneratua!

Sarri Sarri bada burura datorkizun lehen euskal abestia, aldatu txipa, jarri TxingudiFy eta aktualizatu. Zure inguruko taberna eta dendetan euskarazko musikarik ez bada entzuten, gomendatu lotsarik gabe. Txingudi Ikastolatik zabalduko al ditugu doinu euskaldunak Irun guztira? Asko gara, komunitate indartsua dugu, aktiba gaitezen.

Eman play, esan bai, jarri TxingudiFy!