Egun osoko irteera LH5-6-DBH

Mezu honen bitartez maiatzak 14an Lh5 eta LH6 eta DBHko haur-taldearekin egingo den irteerari buruzko informazioa azaldu nahi da.

Irteera honetan Urruñako WOW PARKEA ezagutuko dugu. Irteera honek duen prezioa 15€-koa da eta prezio honek Wow Parkeko sarrerak eta autobusa barne hartzen ditu. Hortaz, sarrerak aurretik erosi behar ditugunez, irteera honen ordainketa datorren maiatzak 13a (ostirala) baino lehen egitea eskatzen dizuegu.

Diru-sarrera hurrengo kontu-korrontearen zenbakian egin beharko da HAURREN IZEN ABIZENAK jarriz.

KONTU KORRONTEAREN ZENBAKIA: ES93 3008 0205 7844 5656 1622

Bestalde, egun horretako ordutegi “berezia” 10:30-18:30 izango dela ere aipatu nahiko genuke. Topagunea (bai goizean, baita arratsaldean ere) betiko tokia izango da, hau da, Txingudi Ikastolako DBHko eraikinaren sarrera.

Eguna primeran pasa ahal izateko eraman beharrekoak ondorengo hauek izango dira:

  • Hamaiketako eta merienda potenteak
  • Eguerdirako bazkaria
  • Ura
  • Arropa erosoa
  • Zapatila erosoak
  • Eguzkitako krema
  • Zaborra gordetzeko plastikozko poltsa

Mila esker zuen arretagatik, laster arte!

Txingurri Bihurriko hezitzaile taldea.