Antzerki Taldea

Aurten ere, Txingudiko gurasoek antolatuta, DBHko ikasleen Antzerki Taldeak ikasturteari hasiera emango dio.

Urrian hasi eta maiatza bitartean, ostiralero, 14:30etik 16:30era Txingudi Ikastolako BHIko aretoan elkartuko dira.

Antzerki eskolaren bitartez, gure seme alabei esperientzia ludiko baten bidez, EUSKARA erabili eta hizlaritza artean trebatzeko aukera eskaini nahi diegu. Honez gain, antzerki mundua ezagutu eta antzezteko beharrezkoak diren teknikak eta tresnak ezagutu eta erabiliko dituzte.

Abiapuntua taldearen ezagutza eta kohesioa izango da eta amaiera ikasturte amaierako antzezlana.
Jolasen bitartez, emozioak adierazteko eta tentsioak askatzeko aukera emango zaie, pertsonaiak sortzeko ariketak egingo dituzte, irudimena eta sortzeko gaitasuna garatuko dute eta gorputza hobeto menperatu eta kontrolatu ahal izango dute. Taldean lan egiten eta taldekide sentitzeko esperientzia bizitzeko asmoz, errespetua, elkarrizketa eta lankidetza sustatuko dira.

DBHko ikasleak

Plaza kopuruak: 12

Urriaren 5etik maiatzaren 31rarte

Ostiraletan 14:30-16:30

170€ (ordainketa bi epetan -urrian eta urtarrilean) Txingudiko gurasoen diru-laguntzarekin

Informazioa eta izen ematea

9 + 3 =