Berriak

GURASOENTZAKO HITZALDIAK

Otsailaren 22an eta martxoaren 1ean, Iñaki Martinezek hitzaldiak eskainiko ditu. Aurrekoetan bezala, “Guraso eta seme-alaben arteko harremanak” izango ditu mintzagai. EGUNAK: 2010/02/22 eta 2010/03/01 ORDUA: 18:30 TOKIA: Lehen Hezkuntzako bideo gela. GAIA: “Guraso eta seme-alaber arteko harremanak”

GURASO ESKOLA MARTXAN DAGO

Nork ez du izan bere seme-alaben hezkuntzarekin zalantzaren bat edo beste? Egokia izango al da hau gure seme-alabentzat? Bada, Guraso Eskola Guraso Elkarteak familiei begira antolatzen duen orientazio eta formazio zerbitzua da. Haurren heziketan familiei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta espazio komun bat konpartitzeko sortu zen eta aurreskolatik nerabezarora doan haurraren garapenaren inguruan adituak parte …

Irakurri gehiago

TXINGUDI IKASTOLAKO EGUTEGIA

Txingudi Ikastolako Ingurumen eta Euskara Batzordeek 2009-2010 ikasturterako eskola egutegia prestatu dute. Egutegian, gainera, Euskararen Normalizazioaren inguruan gure alea jartzeko aholku eta iradokizun batzuk, familian garapen jasangarriaren alde lan egiteko aholkuak eta zenbait asmakizun topatuko dituzu. Klikatu irudiaren gainean eta jeitsi behera zure ordenagailura!!!

A GRIPEAREN KUTSADURA EKIDITEKO AHOLKUAK

Gure seme-alabei lehen eskola egunean banatu zitzaien A gripea ez zabaltzeko eman zieten protokoloa eskura ez baduzu, beheko esteketan duzu dokumentua. Gripea ez zabaltzeko aholkuak Consejos para el no contagio de la Gripe

EUSKO JAURLARITZAREN BEKA DEIALDIA

Eusko Jaurlaritzak ikasketa unibertsitarioak egiten ari diren ikasleentzat beka deialdia plazaratu berri du. Informazio gehiago beheko esteketan: Beken inguruan orri informatiboa euskaraz Hoja informativa sobre las becas no universitarias (castellano)

DBHko IKASLEENTZAT EKINTZAK

Izena eman on-line, blog hau baliatuz! Esteka hau sakatu eta eman eskatzen zaizkizun datuak. Errezagorik!!!

ESKOLA-KIROLA

Irungo Udalak Eskola-kirolean izena emateko epea zabaldu du. 3. eta 6. maila bitarteko haurren gurasoek izena eman dezakete SAC en edo Txingudi Ikastolan bertan, irailaren 14tik 18ra. Izenemate orria eta informazio gutuna gehitzen dizuegu, lana erreztearren. Eskola kirolaren inguruan informazio gutuna Eskola kirolean izena emateko orria – OHARRA: bueltako autobusak Guraso elkarteak eta autobusa erabiliko duten …

Irakurri gehiago

GREBAREN INGURUAN

Egunon, soy delegada de gela de 2.D y se ha puesto en contacto conmigo el padre de un alumno para quejarse con motivo de las huelgas de comedor, no creo que sea cometido de los delegados de gela pero sí es cierto que muchos no estamos conformes con la perdida de horas lectivas para nuestros …

Irakurri gehiago

JANGELAKO HEZITZAILEEN GREBA

Gaur, hilak 28, Haur eta Lehen Hezkuntzako jangelako hezitzaileek greba egingo dute, ez ordea, DBHkoek. Goi-Batzordean hartutako erabakia betez lanaldi jarraia egingo da Haur eta Lehen Hezkuntzan.

BAIKARArekin bilerak

BAIKARAko Batzordeak Guraso Elkarteekin harreman hurbilagoak nahi dituenez, 2009ko MAIATZEAN lurraldeko bederatzi herrietan zonako bilerak antolatu dituzte. Irun eta Hondarribiaren kasuan, MAIATZAREN 13AN, asteazkena, 18.30etan. Bilera Irungo DUNBOA LHI (M. Aznar enbajadorea kalea) izango da. Eguneko gaiak hauek di izango dira: 1. Euskal Eskola Publikoaren jaia (ekainak 7 Bergaran). 2. Guraso Elkartearentzat diru laguntzak (epea: …

Irakurri gehiago

WhatsApp-era joan
💬 Laguntza behar?
Txingudiko Gurasoen Elkartea
Kaixo 👋
Laguntza behar duzu?