Datu babeserako legea

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra dela eta, 2 urteko trantsizio epea izan dugu Ikasleen Guraso Elkartearekin partekatzen ditugun datuen kudeaketa berrantolatzeko.
Epe hori, maiatzaren 25ean bukatu zen.

Europar Batasunak egin duen arau erreformaren esparruan kokatu behar da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO). Erregelamenduaren helburua, datuen babes estandar altuak eta gaur egungo errealitate digitalera ondo egokitutakoak izan daitezen bermatzea da.
Erregelamenduaren ezarpen esparruak Europar Batasuneko kide diren herrialde guztiak hartzen ditu, eta zuzenean ezartzen da guztietan 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.

Orduz geroztik Txingudi Ikastolako datu basean dugun informazioa Guraso Elkartearekin partekatu ahal izateko zuen baimena ezinbestekoa dugu. Orain arte, zuen adostasuna modu tazituan eman izan diguzue hainbat datu partekatzeko , baina aurrerantzean espreski horretarako baimena beharrezkoa izango da.

Hortaz, honekin batera jasoko duzuen formularioa bete eta IGEri itzultzearen garrantziaz ohartarazi nahi zaituztegu.
Formularioen bidalketa erraztearren, zuen seme-alaben tutoreen laguntzaz jasoko ditugu ekainaren 21a baino lehen.

 

Inprimakia deskargatu eta bete