Zaintza zerbitzua
40,00€
- Bazkaltzen geratzen diren umeentzako zerbitzua izango da.
- Gurasoek zaintza zerbitzuko ordutegia errespetatu beharko dute.
- Zerbitzu honek kostu bat edukiko du (40 € inguru)
- Kuota batean egun guztietako zaintza zerbitzua ordaindu beharko da (banakako egunak ezin izango dira hartu).
- Zaintza zerbitzua hasi baino lehenago ordaindu beharko da.
- Arratsaldean ez da autobus zerbitzurik egongo. Ordutegi tarte bat egongo da umeak jasotzeko Ikastolan.
- Zerbitzua 13:45etan hasiko da (behin jangela ordutegia amaitzean).
- Jasotzeko ordutegia 15:30etatik 15:45ra izango da.
Txingudiko Guraso Elkarteak kudeatuko luke zerbitzu hau. Dudarik balego gurekin kontaktuan jarri info@txingudikogurasoak.eus.