Zer da Guraso Eskola?
Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak Txingudi Ikastolarekin elkarlanean eskaintzen dizun zerbitzua da. Eskarmentu handiko profesionalen gidaritzapean, gure seme-alaben heziketa prozesuan sortzen zaizkigun kezkak eta zalantzak argitzeko. Zerbitzua debaldekoa da Guraso Elkarteak finantzatzen baitu.
Gaiak:
apuntatutakoen interesen arabera; lehenengo saioan zehaztuko lirateke. (Adibide gisa: elikadura arazoak, jolastearen esanahia eta jostailuen aukeraketa, nola sortu inguru seguru eta babesgarria garapena oztopatu gabe, nola garatu autoestimua eta besteengan errespetua,….). Oso gai praktikoak izango dira.
Haur Hezkuntza
3, 4 eta 5 urte
18:00etan
Egunak:
- Urriak 21, Azaroak 18, Abenduak 9, Urtarrilak 20, Otsailak 10, Martxoak 16 eta Maiatzak 4
Lugar:
- Txingudi Ikastolako lehen hezkuntzako bideo-gelaren pareko gelan.
Lehen Hezkuntza
1., 2., 3., 4. 5. eta 6.
18:00etan
Egunak:
- Azaroak 4, Abenduak 2, Urtarrilak 13, Otsailak 3, Martxoak 2, Apirilak 20 eta Maiatzak 11
Lugar:
- Txingudi Ikastolako lehen hezkuntzako bideo-gelaren pareko gelan.
Nerabezaroarako
DBH 1., 2., 3., 4.
18:00etan
Egunak:
- Urriak 21, Azaroak 18, Abenduak 9, Urtarrilak 20, Otsailak 10, Martxoak 16 eta Maiatzak 4.
Lugar:
- Txingudi Ikastolako lehen hezkuntzako bideo-gelaren pareko gelan.
*Behin behineko egutegia. Orientatzailearekin zehaztuko da behin betikoa.
- Epea: urriaren 11ra arte
- Nola? Bete eta bidali hurrengo izen-emateko orria.
- Informazio gehiago: txingudi.gurasoak@gmail.com tel. 691 397 577
Guraso Eskola “Gurasotasun Positiboan” oinarritzen da
Haurren aldeko interesean oinarrituta dagoen gurasoen jokaera; haurra zaintzen du, haren gaitasunak garatzen ditu, ez da biolentoa eta orientazioa eskaintzen ditu, haurra bete-betean garatzeko aukera ematen duten mugak ere ezarrita.
Guraso Eskolaren helburuak
Guraso Eskolaren helburuak dira gaitasun egokiak garatu eta indartzea, aholkuak ematea, bideak erraztea, gida izatea eta seme-alaben bizitzaldiaren etapa ulertzen lagunduko dien prestakuntza eta informazioa jasotzea.
Guraso Eskolaren abiapuntua
Guraso Eskolaren abiapuntua lotura afektibo beroak dira, inguru egituratua, komunikazioa, inplikazioa, estimulazioa eta laguntza, seme-alaben balioa aitortzea, hauek trebatzea eta indarkeriarik gabeko heziketa bultzatzea.
Metodologia
Talde ariketak eta dinamiken bidez gauzatuko dira saioak. Metodologia aktiboa eta gurasoon interesetatik abiatuta. Kasu pertsonalak ere aztertuko dira bai eta estrategiak proposatu ere.