Euskararen erabilera indartzeko pazko asteko udalekuak 2018

Natura Abentura Irrisarriland-en

“NATURA ABENTURA”

Euskararen erabilera indartzeko Pazko asteko udalekuak. TXINGUDI IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEAk antolatzen ditu.

Apirilaren 23an, goizeko 9,30tan autobusez abiatuko gara Ikastolatik.. Buelta,apirilaren 26an arratsaldeko 6,30tan ikastolan izango gara.
Bakarrik eraman behar dute; lo egiteko zakua, toalla, mendiko arropa, zapatilak, botak eta abar. Ikusten baduzue eguraldi ona datorrela, beste arropa mota sartu ere. 

Joan den kurtsoan pozik etorri ziren eta ziur gara aurten ere horrela izango dela.

Edozein duda deitu lasai gure telefono honetara. 691397577

  • NOIZ: apirilaren 23, 24, 25 eta 26
  • NON: IRRISARRILANDen (Igantzi)
  • ADINA: 6 – 12 urte
  • EKIMENA: “NATURA ABENTURA”
    Jolastokia, zentzumenen ibilbidea, ibilbide mitologikoa + Ikaztegia, fauna- flora ibilbidea, Tibetar zubi erraldoia, ur jokuak, DiscGolf, IrriSarri Express tren turistikoa, abentura Ibilaldia zuhaitzetan, Tirolina T370, Tirolina T900, Baxiren bila pista jokua, Gaubelak – Tailerrak…
  • PREZIOA: 170 €/pertsona
    Prezioan sartzen da: garraioa, alojamendua aterpean pentsio osoan, kirol jarduerak, monitoreak eta begiraleak, Erantzukizun Zibila eta Asistentzia aseguruak
  • IZENEMATEA:
    • Noiz: martxoaren 1etik 15era.
    • Nola: goian aipatutako epean hurrengo izenematea bete eta diru-sarrera egin Txingudi Ikastlako Guraso Elkartearen kontu korronte honetan: 20955045891063016942, haurraren izen abizenak zehaztuz kontzeptuan. Kreditu txartelarekin ordaintzeko sakatu hemen.
  • INFO.+:

Izenemateko formularioa

  • (gaixotasunak, alergiak eta abar)