2014-2015 ikasturteari begirako eskola-garraioaren inguruan OOGren Batzorde iraunkorrak emandako zirkularra:
“URTEAK dira Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako eta Irungo zein Hondarribiko Udal ordezkariekin Ikastolarainoko irisgarritasun seguruaz jarduten dugula.
Ikastolakideok, hainbat konpromiso hartuak ditugu mugikortasun jasangarria sustatzeko. Haatik, gure engaimendua ezin da aurretiko berme baldintzarik gabe gauzatu.
Bi sarbide ditugu Ikastolaraino iristeko: bat, GI 636 ko biribilgune berriaren aldetik (HONDARRIBIko eremua), eta bestea , Urdanibiako Jauregia eta Jaizubia zalditegiaren aldetik (IRUNgo eremua). Bi Udalerrien arteko kokapen honek , argitu gabeko hainbat alderdi dituenez, bi Udalen arteko itun erregulatzailea egitea eskatzen ari gara; azkeneko 6 urtean.
Irun eta Hondarribiko Udalen arteko Itun erregulatzaileak, gai hauek noren eskumena diren zehaztea ezinbestekoa da, gure ustez :
· Bi sarbietako argiztatze sistemaren ezarpena eta mantenua.
· Oinezkoentzako semaforo, espaloi eta pasabide seguruen plangintza.
· Bide gorrien sarean sartzea; Ikastolaren eremua.
· Garraio publikoa hurbiltzea; sarrera/irteera orduetan maiztasuna areagotuz.
· Trafikoaren kudeaketa zein Udaltzaingok egin behar duen.
Orain arte, egoera hau « konpentsatzeko » Hezkuntza Sailaren eskola garraioa izan du ikasleriaren &percent;98k. Orain, GI 636ko biribilgune berriaren inguruko esku hartzeen ondorioz, eskola garraioaren antolaketaren aurreikuspenetan aldaketa murriztzaileak iragarri zaizkigu. (Ikus Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkariak bidalitako dokumentua).
Arestian, aipatutako berme neurriak, ezinbestekotzat jotzen ditugu antolaketa berriari ekiteko. HORI DELA ETA, erabaki dugu :
· Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkariari, Ikastolara bertara dadin eskatzea.
· Irun eta Hondarribiko Udal Ordezkariei premiazko bilera eskatzea
· Guraso zein lankide guztiei, hauxe eskatzea: idatziz, HAZn aipatutako esku hartzeak egin daitezen eskabideak aurkeztea.
· Garraio Batzorde mistoa sortzea, egoera honi irtenbideak emateko.
Irunen, 2014ko otsailaren 10ean
OOGren Batzorde Iraunkorrak”