Berriak

Olentzero badator

Kaixo denoi, Olentzero naiz. Dakizuen bezala datorren Abenduaren 24ean Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta kantatzera aterako zarete. Esan didate hitzordua 16:30tan izango dela Pio XII plazan. Bertatik Luis Mariano, Zabaltza plaza eta Kolon pasealekuan barrena Oiasso Museora hurbilduko zarete Urdanibia plazan bukatzeko. Han 19:30ak aldera TXOKOLATADA izango duzue. Anima zaitezte! Laster arte…

Ohiko batzar orokorrerako deialdia

Eguna: 2022ko abenduaren 2a Ordua: Lehendabiziko deialdia 18,00etan eta bigarrena, 18,30etan. Azken deialdi honetara joatea gomendatzen dizuegu. Lekua: Palmera Montero 2.aretoa GAI ZERRENDA ZERGATIK PARTE HARTU? Guraso Elkartearen bileretan erabakitzen delako guraso guztion kuotetako dirua eta bestelako baliabideak (batez ere, guraso boluntarioen denbora) zertan eta nola erabili. Horrela, hainbat ekimen eramaten dira aurrera: zaintza zerbitzuak, …

Irakurri gehiago

Badator Euskaraldia!

Laster hasiko da Euskaraldiaren 3. edizioa eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra gauzatuko da. Ez dakizula oraindik zer den Euskaraldia? Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa praktiko eta kolektiboa da, 16 urtetik gorakoei zuzendua, eta euskararen erabilera areagotzea du helburu. Horretarako, jendeari bi rolen artean aukeratzeko eskatzen zaio: Horiez gain, aurten ariguneak ere badaude. Arigunea euskaraz lasai egiteko aukera …

Irakurri gehiago

Errigora 2022 – EUSKARARI PUZKA

Txingudi Ikastolako kolektiboari zuzendu nahi genuke, beste urteetan bezalaxe Errigorako ekimena sustatzen laguntzeagatik, baita informazio honen partekatzeari esker, Irungo eskarien gorakada narbarmenean eragile garrantzitsu bat bilakatzeagatik. Zentzu horretan, aurten ere Txingudiko famili guztiei Errigorako eskariak egitera animatzen laguntzea eskatu nahi ganizueke, aldi berean, Errigora ezagutzen ez dutenei, ekimena zertan datzan erakutsi eta ezagutarazteko. Eskariak Irunen …

Irakurri gehiago

Txokolatezko egutegia (Hendaiako Ikastola)

Hendaiako Gure Ikastolak, iaz bezala, guztion etxera gozotasuna eta euskara eramateko asmoz, euren “Txokolatezko Egutegien” proiektuan parte hartzeko gonbitea luzatu digu, egutegien salmenta diru iturri oso garrantzitsua baita Ikastolarentzat. Egutegiak, abenduaren 1etik 24ra arteko leihotxoak dauzka eta leiho bakoitzean txokolate bana (egun berezi batzuk badira, bina txokolate dauzkatenak). Aurten, gainera, Asisko Urmenetak marrazki berria sortu …

Irakurri gehiago

Zinema haurrentzat

Zinema haurrentzat Ocine Mendibilen euskeraz eta doan. Asteburu bakoitzerako sarrerak ostiraletik aurrera eskuragarri egongo dira Ocine Mendibileko txarteldegian, 15:30-22:00 ordutegiarekin.

Talaia hezkuntza komunitateari sustengua

Txingudi Ikastolako Guraso Elkartetik gure sustengua adierazi nahi diogu Hondarribiko Talaiako hezkuntza komunitateari. Eskolaren garbiketa zerbitzuan iaztik luzatu den lan gatazkaren ondorioz, Satarka, Biteri eta Bordari eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoek bizi duten egoera jasangaitza bilakatu zaielako ikasturte hasiera honetan.  Aurretik doa, udalari zerbitzu ematen dioten ISS enpresako garbitzaileen aldarrikapenak guztiz zilegiak direla. Izan ere, …

Irakurri gehiago

Goiz txoko zaintza 2 urtekoentzat

Joan den kurtsoan 2 urteko haurrentzako zaintza antolatu genuen, interesatu asko zegoela esaten zigutelako. Hasi ziren bai, baina gero utzi egin zuten. Kurtso ia osoan zehar ume bat besterik ez zen egon. Horren ondorioa izan zen Gurasoen Elkartearen gain geratu zela zaintzaren kostu osoa. Gurasoen Elkartean prest gaude zaintza antolatzeko, baina baldintzak izango dira, alde …

Irakurri gehiago

Hizkuntzaren trataera eskolaz kanpoko jardueretan

Dagoeneko jakingo duzue azken urteetan Irungo eskola publikoetako Guraso Elkarte guztiok indarra egiten ari garela hiriko entitate ezberdinek eskolaz kanpo antolatzen dituzten jarduerak euskaraz izan daitezen. Horregatik, denon artean indarra egiteko asmoz, aurten ere eskaera berarekin gatozkizue: Seme-alabei eskolaz kanpoko jardueraren batean izena ematean, biziki animatzen zaituztegu hizkuntzaren trataera zein den galdetzera, kontuan hartzera eta …

Irakurri gehiago

Eskolaz kanpoko hizkuntzen ordutegiak

Gutun honen bidez, ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAK 2022-2023 ikasturterako eskolaz kanpoko ordutegian IKASTOLAN hizkuntzak ikasteko ikasle berrien izen-emate epea ireki duela jakinarazi nahi dizuegu. Izena emateko Elduaieneko Eskolaz Kanpoko departamentuarekin harremanetan jar zaitezkete uztailaren 15a baino lehen, estraeskolarrak@elduaien.com posta elektronikora idatziz edo 943 59 40 53 telefonora deituz. Hizkuntzak: Ingelesa DBH1etik aurrera. 2022-2023 ikasturtearen hasiera 2022ko …

Irakurri gehiago