Abenduak 24 abestera

Kaixo denoi, Olentzero eta Maridomingi gara.

Dakigunez, datorren Abenduaren 24an Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, Irundik kantatzera aterako zarete.

Esan digute, hitzordua 16:30tan izango dela Pio XII plazan. Bertatik Luis Mariano, Zabaltza plaza eta Kolon pasealekuan barrena Oiasso Museora hurbilduko zarete, Urdanibia plazan bukatzeko.

Bertan ikustea espero dugu. Anima zaitezte!

Laster arte…