Berriak

Udal diru-laguntza materiala erosteko

LHen edo DBHen hurrengo kurtsoan egongo diren ikasleentzako soilik Beste urteetan bezala, Irungo udalak materiala erosteko udal diru-laguntzako programa “Erosi eta Ikasi” martxan jarriko du. Posta elektroniko honetara eskatu behar diguzue faktura. (azkeneko momentu arte ez itxaron): txingudi.gurasoak@gmail.com Faktura egiteko behar dugu: Aita, ama edo tutorearen izen osoa, NAN, helbidea, ikaslearen izena eta zein kurtsotan …

Irakurri gehiago

(LH-HH) Autobus partikularra 2022-23 kurtsoa

Autobusa hau garraio eskubidea ez dutenentzako da Hurrengo kurtsorako autobusa partikularra (arratsaldetarako) antolatzen ari garenez, jakin behar dugu zeintzuk zaudeten interesatuak. Interesatuak zaudetenok, Guraso Elkarteko posta elektronikora idatzi edo gure telefonora deitu. Bertan, ikaslearen datuak jarri mesedez; izena eta abizenak, geltokia, zein kurtsotan egongo den (2022-2023), zuen posta elektronikoa eta telefono mugikorraren zenbakia. email: txingudi.gurasoak@gmail.com …

Irakurri gehiago

Heziketa digital positiboari buruz tailerren materiala

Heziketa digital positiboari buruz, Irungo Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatutako tailerren materiala eskuragarri dago GazteARTEan webgunean. Bertan, tailer bakoitzaren laburpena, aipatutako baliabideak eta hizlariei egindako elkarrizketen podcast eta bideopodcast-ak aurkituko dituzue. Hemen sakatuz aurkituko duzue informazio gehiago.

Hurrengo urterako erronka berriak

Aurreko ostiralean, ekainak 3, Guraso Elkartearen bilera egin genuen datorren urterako erronka berriak aukeratzeko asmoz.Bakoitzak bere proposamena beste gurasoei azaldu eta gero, denon artean aztertu eta eztabaidatu genituen. Bakoitzak lehentasunezkoak eta bideragarrienak iruditzen zitzaizkionak bozkatu zituen. Horrela, baloratuenak izan zirenak aukeratu eta horiek aurrera eramateko lan taldeak osatu genituen. Horietako batzuk dagoeneko martxan dauden lan …

Irakurri gehiago

Eskolaz kanpoko ordutegian IKASTOLAN hizkuntzak ikasteko

Gutun honen bidez, ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAK  2022-2023 ikasturterako eskolaz kanpoko ordutegian IKASTOLAN hizkuntzak ikasteko ikasle berrien izen-emate epea ireki duela jakinarazi nahi dizuegu. Izena emateko Elduaieneko Eskolaz Kanpoko departamentuarekin  harremanetan jar zaitezkete uztailaren 15a baino lehen, estraeskolarrak@elduaien.com posta elektronikora idatziz edo  943 59 40 53 telefonora deituz. Hizkuntzak: Ingelesa DBH1etik aurrera. 2022-2023 ikasturtearen hasiera 2022ko irailaren 19an (astelehena). Eta uda honetan prestatzen jarraitu eta uda aprobetxatu nahi duzuenontzat, …

Irakurri gehiago

Familientzako barnetegia

Mezu honen bidez AEKren udako familia barnetegien berri eman nahi dizuegu.Urteak daramatza AEK-k familientzako barnetegiak antolatzen. Oso barnetegi bereziak dira: gurasoak euskara ikasten dauden bitartean, begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zaintzen dituzte; eta arratsaldean, denak batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute. Hemen informazio gehiago topatuko duzu.

Datorren urterako proposamenak

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu jasotako erantzunagatik. Proposamen asko jaso ditugu, eta pozik gaude horregatik. Orain, ideia horiek egia bihurtzen saiatzeko ordua da, eta horretarako denon parte hartzea beharrezkoa izango da. Jasotako proposamenak “izenburu” batean laburbiltzen saiatu gara, eta horietako batzuk, berdinak edo berdintsuak izaki, elkartu egin ditugu. Hala, honako zerrenda hau osatu …

Irakurri gehiago

Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokuak

Heziketa digital positiboari buruz, Irungo Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatutako azken tailerra ekainaren 9an, osteguna, izango da. Azken saio hau euskaraz eta Nagore Garcia Sanz komunikatzailearen esku izango da. Izen ematea zabalik dago. Ekainak 9, osteguna “Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala” Nagore Garcia Sanz, kazetaria eta komunikazio …

Irakurri gehiago

Kalean bai programa

Badakizue iaztik Irungo eskola publikoetako Guraso Elkarte guztiok, guraso askoren kezkari erantzunez, lanean ari garela gure seme-alaben aisialdi antolatua euskaraz izan dadin (kirol taldeak, dantza eskolak, kultur jarduerak…). Eta lan hori lehen fruituak ematen hasia da: Udalak Irungo ume eta gazteentzako aisialdi eskaintza euskalduntzeko Kalean Bai programa berraktibatzea lortu dugu. Hala ere, argi dugu halako …

Irakurri gehiago

Zein proiekturi heldu beharko genioke datorren ikasturtean?

Mezu honen bidez, Txingudi Ikastolako Guraso Elkartetik zuekin harremanetan jartzen gara, denon artean gure seme-alaben hezkuntzak eta ongizateak dituzten erronkak zehaztu eta aurrera eramateko. Izan ere, Txingudi Ikastolako hezkuntza komunitatea guztiok osatzen dugu: ikasleek, irakasleek, garbitzaileek, jangelako langileek… eta, jakina, baita gurasook ere. Gurasoon ekimen eta lanari esker bestela ezinezkoak izango liratekeen gauza asko egiten …

Irakurri gehiago