Donostiako The factory Boulder ROKODROMORA goaz

Azaroaren 25ean egun osoko irteera egingo dugu LH5 eta LH6koekin. Oraingoan, Donostiako The factory Boulder ROKODROMORA. Oso dibertigarria izango da eta batzuentzat kirol berri bat ezagutzeko aukera paregabea izango da. Gidatutako jarduera da: bertan lan egiten duten begiraleak izango ditugu gurekin jolas, proba eta dinamika ezberdinak proposatuz; ez da eskalatze hutsa izango.

Oraingo honetan trenez joango gara rokodromora (Martutenen dago) eta 9:30etan irten eta 17.00ak aldera itzuliko ginateke. Irteeraren prezioa 17 €-koa izango da (rokodromoko jarduerak + trena). Izena emateko, hemengo galdetegia bete eta ordainketa egin beharko duzue. Biak egin behar dira; bestela, izen ematea ez da onartuko. Azken eguna datorren igandea, azaroak 19, izango da. Hortaz, ez galdu denborarik eta azkar apuntatu!

Behin izen-emate epea itxita, txingurribihurri.hezitzaileak@gmail.com helbidetik izen-ematearen konfirmazioa eta xehetasun guztiak jasoko dituzue (ekarri beharrekoak, topaketa ordua etab.). Horrez gain, edozein zalantza izanez gero ere, aurreko helbide elektronikora idatzi dezakezue.

Azkenik, bi ohar garrantzitsu:

  • Irteera hauek aisialdia euskaraz gozatzeko antolatzen dira: euskaraz egiteko edota ahalegintzeko asmo eta interesik ez izatea, jarrera desegokitzat hartuko da eta familiekin hitz egingo da, proiektuaren helburu nagusia zapuzten duelako. Beraz, gogoan izan euskararekiko jarrera egokia izatea EZINBESTEKOA dela eta, bestela, ez dagoela inor etortzera behartuta.
  • Irteeretara gailu elektronikoak (smartphone, tablet, smartwatch, walkie talkie…) edota dirua ekartzea GUZTIZ DEBEKATUTA dagoela gogorarazten dizuegu.

Besterik ez, sekulako gogoa dugu zuekin berriro elkartzeko, anima zaitezte!