Txingurri Bihurri jardueraren izen-ematea

Datorren URRIAREN 24an, LARUNBATA egun osoko irteera egingo dugu LH1-2koekin. Oraingoan, DONOSTIARA joango gara. Beti bezala, oso ondo pasatuko dugu.

Donostiara joango gara, AQUARIUMa bisitatzeko, gutxi gora beherako ordutegia 9:45tik-16:45etaraizango da. Irteeraren prezioa 9€ izango da, eta plaza mugatuak izango dira; hain zuzen ere, izena eman eta ordaintzen duten lehen 48ak joango dira. Horretarako, beheko galdetegia bete eta ordainketa egin beharko duzue. Biak egin behar dira; bestela, izen ematea ez da onartuko. Izena emateko azken eguna URRIAREN 18a, IGANDEA, izango da. Hortaz, ez galdu denborarik eta azkar apuntatu!

Hortaz aparte, haur bakoitzak bere Mugi txartela ekarri beharko du (kargatua, noski), Donostiara topoz joango gara eta.

Behin izen-emate epea itxita, txingurribihurri.hezitzaileak@gmail.com helbidetik izen-ematearen konfirmazioa eta xehetasun guztiak jasoko dituzue (ekarri beharrekoak, topaketa ordua etab.). Horrez gain, edozein zalantza izanez gero ere, aurreko helbide elektronikora idatzi dezakezue.

Azkenik, lau ohar garrantzitsu:

  • Irteera hauek aisialdia euskaraz gozatzeko antolatzen dira: euskaraz egiteko edota ahalegintzeko asmo eta interesik ez izatea, jarrera desegokitzat hartuko da eta familiekin hitz egingo da, proiektuaren helburu nagusia zapuzten duelako. Beraz, gogoan izan euskararekiko jarrera egokia izatea EZINBESTEKOA dela eta, bestela, ez dagoela inor etortzera behartuta.
  • Irteeretara gailu elektronikoak (smartphone, tablet, smartwatch, walkie talkie…) edota dirua ekartzea GUZTIZ DEBEKATUTA dagoela gogorarazten dizuegu.
  • Behin izen-emate epea bukatuta, EZ DA DIRUA ITZULIKO, txango osoa kolokan jar lezake eta.
  • Irteeran zehar, EZIN dira FAMILIAK jarduerara GERTURATU, egoera berezi batean ez baldin bada.

Besterik ez, sekulako gogoa dugu zuekin berriro elkartzeko, anima zaitezte!

Izen-ematea

Sorry. This form is no longer available.

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.