Txindokiko Itzalan arborismo egitera goaz
Bueltan gaude! Jakinarazi zaizuen bezala, aurten Txingurri Bihurrik izango duen dinamika desberdina izango da. Hortaz, gure lehenengo irteera urriaren 28ean egingo dugu LH5-6ko gazteekin. Egun osoko plana izango da; Txindokiko Itzalan arborismo egitera goaz. Irteeraren prezioa 15 eurokoa izango da. Bertara iristeko autobusa behar denez, 48 plaza egongo dira. Izena emateko, galdetegia hau bete eta …
Txingurri Bihurri bueltan da!
Ikasturte honetan ere Txingurri Bihurri aisialdi taldea martxan jarriko da, eta aurreko urteko esperientzia eta balorazioak kontuan izanda, BERRIKUNTZA batzuekin dator: Berrikuntza horiez gain, GOGOAN IZAN Txingurri Bihurri aisialdi taldearen helburu nagusia KONPROMISOA eskatuko zaio. Bestalde, GAILU ELEKTRONIKOAK (mugikorrak, tabletak, smartwatch, walkyak…) ekartzea DEBEKATUTA dagoela jakinarazten dizuegu. Ekarriz gero, ez dugu inongo ardurarik hartuko. Oraingoz …
Txingudi ikastolako gurasoen elkartearen kuota berria
Txingudiko Guraso Elkarteko Zuzendaritza-Batzordeak egindako bileran onartu zen irailetik aurrera urteko kuota 192 €-tik 200 €-ra pasako dela. Era berean, urteko kuota 12 hilabetetan banatu beharrean (orain arte bezala), 10 hilabetetan zatitzea erabaki zen; beraz, hileko kuota 20 €-koa izango da, irailetik ekainera. DBH4ren kasuan, 200 €-ko urteko kuota 8 hilabetetan banatuko da, irailetik apirilera; …
Zaintza Zerbitzua (LH-HH)
Familia kontziliazioan laguntzeko helburuarekin, aurtengo ikasturtean Txingudiko IGEk ondorengo zaintza zerbitzua eskaini nahi duela jakinarazi nahi dizuegu ohar honen bitartez. 2023 urtean ekainaren 13tik 21era jardun jarraia egongo da Txingudi Ikastolan. Jardun jarrai hauetarako arratsaldeko zaintza Zerbitzua sortzea izango litzateke asmoa. Horretarako zenbat guraso interesatu dauden jakin nahi dugu. Arau batzuk aurreikusten ditugu: Hurrengo galderei erantzutea …
Maiatzaren 27an: Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkartearen jaia
Aurten Txingudi Ikastolak 60 urte betetzen ditu eta maiatzaren 27an Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkartearen jaia berreskuratzeko erronka bota dugu Guraso Elkartetik. Beraz, gorde eguna ospatu eta gozatzeko. Egun osoko aktibitateak, bazkaria eta disko festa prestatzen ari gara!!!
Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkartearen Jaia
Aurten Txingudi Ikastolak 60 urte betetzen ditu eta maiatzaren 27an Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkartearen jaia berreskuratzeko erronka bota dugu Guraso Elkartetik. Lehen egiten genuen modura DBH3ko ikasleei eta gurasoei hurrengo ikasturteko ikas-bidaiako finantzazioan laguntzeko, eskaini nahi dizuegu maiatzaren 27an antolatuko dugun jaiko lanetan parte-hartzea. Trukean, tabernatik lortzen ditugun irabaziak zuekin partekatu ditugu ikas-bidaiaren finantziazioan laguntzeko. …
Olentzero badator
Kaixo denoi, Olentzero naiz. Dakizuen bezala datorren Abenduaren 24ean Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta kantatzera aterako zarete. Esan didate hitzordua 16:30tan izango dela Pio XII plazan. Bertatik Luis Mariano, Zabaltza plaza eta Kolon pasealekuan barrena Oiasso Museora hurbilduko zarete Urdanibia plazan bukatzeko. Han 19:30ak aldera TXOKOLATADA izango duzue. Anima zaitezte! Laster arte…
Ohiko batzar orokorrerako deialdia
Eguna: 2022ko abenduaren 2a Ordua: Lehendabiziko deialdia 18,00etan eta bigarrena, 18,30etan. Azken deialdi honetara joatea gomendatzen dizuegu. Lekua: Palmera Montero 2.aretoa GAI ZERRENDA ZERGATIK PARTE HARTU? Guraso Elkartearen bileretan erabakitzen delako guraso guztion kuotetako dirua eta bestelako baliabideak (batez ere, guraso boluntarioen denbora) zertan eta nola erabili. Horrela, hainbat ekimen eramaten dira aurrera: zaintza zerbitzuak, …
Badator Euskaraldia!
Laster hasiko da Euskaraldiaren 3. edizioa eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra gauzatuko da. Ez dakizula oraindik zer den Euskaraldia? Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa praktiko eta kolektiboa da, 16 urtetik gorakoei zuzendua, eta euskararen erabilera areagotzea du helburu. Horretarako, jendeari bi rolen artean aukeratzeko eskatzen zaio: Horiez gain, aurten ariguneak ere badaude. Arigunea euskaraz lasai egiteko aukera …