
Eguna: 2022ko abenduaren 2a
Ordua: Lehendabiziko deialdia 18,00etan eta bigarrena, 18,30etan. Azken deialdi honetara joatea gomendatzen dizuegu.
Lekua: Palmera Montero 2.aretoa
GAI ZERRENDA
- AZKEN BATZARREKO AKTAREN ONARTZEA
- 2021/2022 IKASTURTEKO BALANTZE EKONOMIKOA ETA 2022/2023 IKASTURTEKO AURREKONTUA
- 2021/2022 IKASTURTEKO ELKARTEAREN JARDUERA
- 2022/2023 IKASTURTERAKO AURREIKUSITAKO JARDUERAK
- NORBERAK LEKARKEENA.
ZERGATIK PARTE HARTU? Guraso Elkartearen bileretan erabakitzen delako guraso guztion kuotetako dirua eta bestelako baliabideak (batez ere, guraso boluntarioen denbora) zertan eta nola erabili. Horrela, hainbat ekimen eramaten dira aurrera: zaintza zerbitzuak, eskolaz kanpoko jarduerak, txangoetarako busak, jaietako hamaiketakoak (San Tomaseko txistorra ogitartekoa), jolas guneen berritzea, ikasgeletarako material hornitzea (jostailuak, testu liburuen lizentziak…), euskararen sustapena, Txingurri Bihurri aisialdi taldea, eraikinaren berritzeari eta mantenuari dagozkion gauzak…
Horrez gain, gurasook Ikastolako Organo Gorenean ordezkaritza (eta gehiengoa) dugu, eta bertan hartzen dira Ikastolari dagozkion gai garrantzitsuenetako asko (egutegia, ikastolako proiektuak…). Ordezkari horiek organo horretan zer proposatu edota gai zehatz baten gainean zein jarrera hartu ere Guraso Elkartearen bileretan erabakitzen da.
Zure dirua zertan erabiltzen den jakin nahi duzu? Beste zerbaitetan erabiltzea nahiko zenuke? Baduzu gure hezkuntza komunitatea hobetzeko proposamenik? Antzematen duzu hutsunerik? Bada, hurbil zaitez Batzar Orokorrera eta HARTU PARTE horren guztiaren erabakimenean.
Batzar Orokorra euskaraz izango da, eta berehalako itzulpen zerbitzua izango da behar dutenentzat. Itzulpen zerbitzua egoki egin ahal izateko, mesedez, bilera hasi baino 15 minutu lehenago hurbildu, mugikorrean Telegram aplikazioa deskargatuta eta entzungailu batzuekin.