Bueltan gaude!
Jakinarazi zaizuen bezala, aurten Txingurri Bihurrik izango duen dinamika desberdina izango da. Hortaz, gure lehenengo irteera urriaren 28ean egingo dugu LH5-6ko gazteekin.
Egun osoko plana izango da; Txindokiko Itzalan arborismo egitera goaz. Irteeraren prezioa 15 eurokoa izango da.
Bertara iristeko autobusa behar denez, 48 plaza egongo dira. Izena emateko, galdetegia hau bete eta ordainketa egin beharko duzue. Biak egin behar dira; bestela, izen ematea ez da onartuko. Azken eguna datorren igandea, urriak 22, izango da. Izen-ematea ondo betetzen duten lehenengo 48ak etorriko dira. Hortaz, ez galdu denborarik eta azkar apuntatu!
Behin izen-emate epea itxita, txingurribihurri.hezitzaileak@gmail.com helbidetik izen-ematearen konfirmazioa eta xehetasun guztiak jasoko dituzue (ekarri beharrekoak, topaketa ordua etab.). Horrez gain, edozein zalantza izanez gero ere, aurreko helbide elektronikora idatzi dezakezue.
Sekulako gogoa dugu zuekin berriro elkartzeko, haur berriak ezagutzeko eta dinamika berri honetaz gozatzeko!!
Bukatzeko, ohar honekin batera maila guztietarako eta ikasturte osorako Txingurri Bihurrin antolatu dugun ikasturte osoko egutegia bidaltzen dizuegu.
Besterik gabe, mila esker aldez aurretik!!
Txingurri Bihurriko begiraleak