Zaintza Zerbitzua (LH-HH)

Familia kontziliazioan laguntzeko helburuarekin, aurtengo ikasturtean Txingudiko IGEk ondorengo zaintza zerbitzua eskaini nahi duela jakinarazi nahi dizuegu ohar honen bitartez.

2023 urtean ekainaren 13tik 21era jardun jarraia egongo da Txingudi Ikastolan. Jardun jarrai hauetarako arratsaldeko zaintza Zerbitzua sortzea izango litzateke asmoa. Horretarako zenbat guraso interesatu dauden jakin nahi dugu.

Arau batzuk aurreikusten ditugu:

  1. Bazkaltzen geratzen diren umeentzakoz erbitzua izango da. 
  2. Gurasoek zaintzaz erbitzuko ordutegia errespetatu beharko dute. 
  3. Zerbitzu honek kostu bate dukikodu (40€ inguru)
    1. Kuota batean egun guztietako zaintza zerbitzua ordaindu beharko da (banakako egunak ezin izango dira hartu).  
    2. Zaintza zerbitzua hasi baino lehenago ordaindu beharko da. 
    3. Ordainketa gure web orrialdean egingo da: www.txingudikogurasoak.eus 
  4. Arratsaldean ez da autobus zerbitzurik egongo. Ordutegi tarte bat egongo da umeak jasotzeko Ikastolan.
    1. Zerbitzua 13:45etan hasiko da (behin jangela ordutegia amaitzean). 
    2. Jasotzeko ordutegia 15:30etatik 15:45ra izango da.

Hurrengo galderei erantzutea eskertuko genuke.

Oharra: Txingudiko Guraso Elkarteak kudeatuko luke zerbitzu hau. Dudarik balego gurekin kontaktuan jarri info@txingudikogurasoak.eus.