TXINGUDI IKASTOLAKO MOZIOA HURRENGO IRUNGO UDAL BATZARREAN

Txingudi Ikastolako Guraso Elkartea Irungo Udaleko hainbat talde politikoekin bildu da eta heldu den asteazkeneko udal batzarrean (2014-07-30, 19:00etan) mozio hau aurkeztea lortu du. Animatu eta bete dezagun Udaleko Areto Nagusia.

MOZIOA

“HIPIKAKO BIDEAN ESPALOIA ETA ARGIA JARTZEKO ESKARIA

Urdanibia-Berritik hipikara eta ikastolara doan bideak, ez du ez argiztapenik ez espaloirik (edo antzekorik). Bertako auzokideek ziurtasun minimorik gabe ibili behar izaten dute hipikako bidean.
Neguko garaian, egunak berandu argitzen dunez eta arratsaldean goiz iluntzen dunez, arazoa areagotzen da, gure ikasleek, joan-etorriak ilunpetan egin behar izaten dituzte.

Udala honek asko hitz egiten du puntu beltzez, prebentzioaz, Eskola Bidea segurua eta abar, baina eskari hau luzatu diogunean, ezezko borobila jaso dugu San Martinekin eta Kristina Labordarekin izan ditugun bileratan.

Ulertu ezina da Udal Gobernu honen jarrera, fundamenturik gabeko aitzakiak jartzen dizkigu bere eginbeharrekoari uko egiteko. Hasierako aitzakia zen Eusko Jaurlaritzako eremuak direla eta azkeneko aitzakia zaldien artean ibiltzea arriskutsua dela. Tartean, beste gezurrak botatzen ere saiatu da, horien artean Hondarribiko eremu batzuk badirela bide horretan.

Aitzakiak direla probatzea erreza da. Udala honek Eusko Jaurlaritzari ez dio eskatu inongo baimena argia eta espaloia jartzeko. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako Ordezkari berak, Irungo Udal Gobernu honi eskatu zion hipikako bidea egokitzea, baina ezezkoa jaso zuen. Udal Gobernu honen erantzuna izan zen Urdanibia-Berriko ikasleek, Puianara igo eta gero ospitaletik jaitsi daitezela ikastolara. (2 kilometro inguruko ibilbidea).
Zaldien artean ibiltzearen aitzakiari erantzunez; zaldiak oso ondo gordeta direla beraien ukuiluetan, ez dabiltzala aske.

Bukatzeko esan, hipikako bidea ez dagoela Hondarribikoa den metro bat ere.”

TXINGUDI IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA
G20500922
Jaitzubia, s/n, 20280 Irun
email: txingudi.gurasoak@gmail.com

Utzi iruzkina