ESKOLA ORDUZ KANPOKO JARDUERETARAKO AUTOBUSA

Urtero bezela Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko jarduerak (eskola kirola, txirrindularitza eta dantza) egiten dituzten haurrak etxeratzeko garraioa antolatzen ari da. Geltokiak honako hauek dira:

PUIANA – BENTAK (PENALTI, LARREA) – BELASKOENEA – ANAKA – EMIGRAZIOA – KOLON PASEALEKUA (LOIDI) – ZABALTZA PLAZA – SAN JUAN PLAZA – NAFARROAKO IBILBIDEA – PALMERA

Autobusak 17:00 etan irtengo dira ikastolatik( gutxi gora behera )

Haur bakoitzak 9€ ordaindu beharko ditu hilabetero, ordainketa hilabetero pasako da kontu korrontearen bidez.

Autobus hau martxan jartzeko oso garrantzitsua da erabiliko duten ikasle kopurua denboraz jakitea, beraz, izen emate orri hau IRAILAREN 18a BAINO LEHEN ikastolako idazkaritzara eramatea ezinbestekoa da. Data hau baino beranduago izena emanez gero SOILIK TOKIRIK BALEGO erabili ahal izango da autobusa.Gogoratu 3 mailatik gorako ikasleek legeak dionen bezela autobus geltokian ez badago inor jasotzeko bakarrik gelditu daitezkeela. Autobusa ez da ikastolara bueltatzen.Lehenego egunetan autobusa ez da 17etan aterako seguruenik, ikasleen zerrenda pasa behar da eta banaka banaka ongi egiaztatu datu guztiak.

Eskolaz kanpoko jardueretarako autobusa

Utzi iruzkina