“IKASTETIK BIZITZERA” HITZALDIA ANTOLATU DU TXINGUDI IKASTOLA GURASO ELKARTEAK BIHARKO

Zergatik jotzen dute gure seme-alabek gaztelaniara lagunartean daudenean? Nola lagundu eskolaz kanpo euskara asko erabil dezaten? Euskarazko harremanak eta bizipenak izatea nahi badugu, zer zaindu dezakegu?

Galdera hauei erantzuteko hitzalditxo bat antolatu dugu. Hitzaldi honetan ikastolarentzat eta guraso askorentzat benetan garrantzitsua den gai bat landu nahi dugu: haurren eta gazteen euskararen erabilera. Hainbat oinarri eta aholku proposatuko dira modu atsegin batean. Era berean, gure inguruneak eskaintzen digun aisialdiko eskaintza ere aztertuko dugu.

EGUNA: 2014-01-13

TOKIA: Txingudi Ikastola (DBHko aretoa)

ORDUA: 18:30 H.

(HITZALDIA GAZTELANIAZ DA)

Ikastetik bizitzera irudia

Utzi iruzkina