TXINGUDI IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEAK TEKNOLOGIA BERRIEN INGURUKO IKASTAROA ANTOLATU DU

Gure seme-alabak ARO TEKNOLOGIKO deituriko garaiaren seme-alabak dira. Guraso askok berriz ez ditugu barneratu ezagutza digital asko, ez behintzat gure seme-alabek egiten duten erraztasunarekin; batzuetan kostatzen zaigulako, beste batzuetan berezko irrika hori ez dugulako. Beraz,teknologia berri horiekin erlazionaturiko belaunaldi-jauzi nabaria dago. Eta batzuetan, teknologia berri horiei loturiko arriskuak ez ditugu ezagutzen eta, gure ezagutza falta dela eta, ezin diegu gure seme-alabei lagundu eta hezi beste aspektu askotan egiten dugun moduan.
“Jauzi” hori murriztu nahian, eta guraso bezala arlo honetako ezagutzak eta informazioa izan ditzagun ikastaroa hau antolatu dugu. Zure interesekoa bada klikatu beheko irudian eta informazio osatua eskuratuko duzu.

 Lehen urratsak sarean irudia

Utzi iruzkina