OINARRIZKO HEZKUNTZAKO CURRICULUM BERRIAREN ARGITALPENA

Eusko  Jaurlaritzak  curriculum  ofiziala  aldatzeko  asmoa  zuen  hasieran,  eta  Eskola Kontseiluan eta beste organo ofizialetan egin beharreko eztabaidak eginda, EHAAn apirilaren 20an  eman  dute  argitara  Derrigorrezko  Irakaskuntzako  curriculum  ofizialaren  aldaketarako
dekretua. Batxilergoko eta Haur Hezkuntzako dekretuak maiatzaren 7an argitaratu ziren.

Eztabaida gehien sortu duten alderdiei dagokienez, honako puntu aipagarri hauek biltzen ditu dekretuak:

– Dekretuak dio Euskal Herria  izan zela eta gaur egun ere badela, kontzeptu  linguistiko eta kultural gisa, XVI. mendeaz geroztiko euskal literaturaren historiako testu batzuetan aipatua denez eta horietatik gizarte erabilerara hedatu denez, baina ez lurralde izate edo izate politiko-administratibo  gisa.  Xedapenetan,  dekretu  berriak  zortzi  aldiz  aipatzen  du  kontzeptu  hori,
betiere  Euskal Herriaren  elebitasunari, ohiturei,  tradizioei  eta  iraganeko nahiz gaur  egungo adierazpen kulturalei, arteari, Historiaurreko kulturei, erlijioari edo kultura materialeko soluzio teknologikoei loturik.

Euskararen  tratamenduari  dagokionez,  dekretuak  lehentasunezko  arretako  hizkuntza  gisa aipatzen du euskara, nahiz eta beti hartzen duen kontuan bi hizkuntza ofizialkide daudela. Alde batera utzi da euskara hizkuntza nagusi gisa  tratatzea, nahiz eta aitortzen den euskararen
defizita eta hura sustatzeko premia.

Hala, datorren  ikasturtean hezkuntza  komunitatea  curriculum berrituekin hasiko da  lanean. Aldaketa  horien  berri  emateko,  Hezkuntza  Sailak  arauaren  zabalkunderako  argitalpen  bat egingo du, ikasturte honen amaieran edo hurrengoaren hasieran iritsiko dena ikastetxeetara.

Derrigorrezko  Irakaskuntzako  curriculum  ofiziala irakurri

Utzi iruzkina