Beheko irudian kilkatuz 2016/2017 ikasturteko beken gainean Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak kaleratutako zirkularra irakurri dezakezu. Bekak urriaren 31ra arte eskatu daitezke. Aurten eskari guztiak era telematikoan egin behar dira. Horretarako hiru bide daude:
- www.hezkuntza.net web orrian sartuz, era telematikoan eta sinadura digitalarekin.
- www.hezkuntza.net web orrian sartuz, era telematikoan, sinadura digitalik gabe eta ondoren ikastolan aurkeztuz.
- Ikastolan, administrazioko kudeaketa arduradunaren laguntzarekin. Ikastolako idazkaritzako ordutegia honako hau da: goizez 9:00 – 12:00 eta arratsaldez 14:30 – 16:00.
Mesedez, arretaz irakurri zirkularra eta hemen behean dituzun esteketan lortu dezakezun informazioa!
