Eskola garraioko txartelak eta ibilbideak
Datorren astean, zuen seme-alaben bitartez helaraziko dizkizuegu datorren ikasturterako eskola garraioko txartelak eta ibilbideak.
2017-2018 Ikasturterako eskola orduz kanpoko aktibitateak
Aurreko astean bidalitako zirkularrean jakinarazi genizuen moduan, eskola orduz kanpoko aktibitateen antolaketaz arduratzen den batzordea dagoeneko prestatzen hasi da 2017-2018 ikasturterako eskola orduz kanpoko aktibitateen eskaintza eta eskaintza hori osatzeko oso garrantzitsua da zuen nahiak eta interesak zeintzuk diren jakitea. Hori dela eta, gogoratzen dizuegu, aurreko asteko zirkularrean zegoen erlaitza bete eta zuen seme-alaben tutoreari helarazi behar diozuela ekainaren 21a baino lehen. Honen inguruan zalantzak argitzeko ez deitu Ikastolara, bidali mezu bat Gurasoen Elkarteko helbide elektronikora: txingudi.gurasoak@gmail.com. Hemen duzue aurreko asteko zirkularra.
Pilatutako arropa
Oraingoan ere, ikasleek ahaztutako arropa asko pilatu zaigu. Arren eskatzen dizuegu zuen seme-alabei esatea zerbait ahaztu baldin badute, datorren astean idazkaritza azpian bilatzeko. Datorren ostiralean jaso ez diren arropak Gobernuz Kanpoko Elkarte bati emango diegu.
Ekaineko emanaldia ikastolan
Guraso Elkarteak euskararen erabilera bultzatzeko martxan jarritako egitasmoaren barruan, bihar, ekainaren 17an, arratsaldeko seietan (18:00), DBHko ikasleen antzerki taldeak “Alizia bitxikerien lurraldean” antzezlana taularatuko du, Txingudi Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat.
Irun hiria XXX haur pintura eta marrazketa lehiaketa
Datorren ekainaren 25ean, igandean, Lagun Artean elkarteak antolatuta, Irun Hiria XXX pintura eta marrazketa lehiaketa ospatuko da 4 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Lekua Junkal plazatxoa izango da eta ordutegia 9:00etatik 13:00etara. Hiru kategoria egongo dira: 4-7, 8-11 eta 12-14.