Eskola materiala erosteko Irungo udal diru laguntza

(Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzarako – Para Primaria y Secundaria)

Irungo Udalak eskola materiala erosteko “Erosi eta Ikasi Irunen” izeneko diru laguntzen deialdi berria abian jarri du.

  • Laguntzaren zenbatekoa: Errentaren araberakoa izango da, gehienez 100€.
  • Epea: uztailaren 17tik irailaren 29a arte.

Deialdi honetan parte hartzeko interesa duzuenok, Gurasoen Elkarteko posta elektronikora mezu bat idatzi behar duzue zuen seme-alaben eskola materialaren gastuen faktura eskatzeko eta ondoren, HAZ- SACen web-orrian eskaria egin edo bulegora joan behar duzue emandako fakturarekin.

Tramitea burutzeko nahitaezkoa da Irun Txartela edukitzea.

Txartela ez baduzue www.irun.org helbidean edo 010ean eskatu behar duzue.

Faktura nahi duzuenok datu hauek adierazi behar dizkiguzue:

  • Ama edo aitaren izena, abizenak, helbidea eta NAN zenbakia
  • Seme-alabaren izena, abizenak eta ikasturtea.
  • Faktura eskatzeko baldintza:
  • Gurasoen Elkarteko hileroko kuoten ordainketa eguneratua edukitzea.

TXINGUDI IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEA
Posta elektronikoa: txingudi.gurasoak@gmail.com
TELF: 691397577

Utzi iruzkina