Jangela garaiko jarduerak

Ikasturte honetan ere, euskararen erabilera suspertzeko eta elkarbizitza harmonikoa bermatzeko asmoz, hainbat jarduera eskainiko zaie ikasleei jangela garaian. Horietako batzuk kanpoko arduradunak dauzkate eta kuota bat ordaindu behar da parte hartzeko. Horien berri, asteazkenean bidalitako zirkularrean eman genizuen.
Jangela garaian eskainiko diren gainontzeko tailerrak Guraso Elkarteak finantzatzen ditu eta ez dute aparteko kosturik.  Horietan parte hartzeko izen-ematea, ikasleek egiten dute ikasgelan bertan.

Utzi iruzkina