2017/2018 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea astelehenean, irailaren 18an, zabalduko da eta urriaren 18a arte irekita egongo da.
Aurten ere, eskaerak aplikazio informatiko baten bitartez egin behar dira, baina aurreko urtean gertatu ziren arazoak ekiditeko, Hezkuntza Sailak berrikuntza batzuk martxan jarriko ditu aurtengo deialdian:
- Iaz eskaera egin zuten ikasle guztien kasuan, beka inprimakiak Ikastolan inprimatuko ditugu eta zuen seme-alaben bidez, bidaliko dizkizuegu.
- Inprimakian agertzen diren datuak zuzenak badira eta ez bada inongo aldaketarik egin behar, www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educación web orrian sartu eta eskaera balidatu beharko duzue inprimakian agertuko den “egiaztapen kodea” erabiliz.
- Inprimakian zerbait zuzentzeko edo aldatzeko badago, Ikastolara etorri beharko duzue. Zuzenketa edo aldaketa frogatzen duten dokumentuak ekarri behar dituzue eta bertatik egin beharko dugu eskaera.
- Beka lehenengo aldiz eskatzen den kasuetan ere, Ikastolara etorri beharko duzue eta bertatik bideratuko dugu.
Izapide horiek guztiek eraginkortasunez bideratu ahal izateko eta Ikastolako eguneroko jarduerari ahalik eta traba gutxien eragiteko, egutegi bat prestatu dugu:
- Lehenengo astean, irailaren 18tik 22ra, inprimakiak ikasleei eman etxera eramateko eta zuzenketarik edo aldaketarik ez dagoen kasuetan, etxetik bideratuko dira.
- Bigarren astean, irailaren 25etik 29ra, zuzenketak edo aldaketak dauden ikasleen beka eskaerak tramitatuko dira Ikastolan. Halaber, familiaren batek etxean balidatzeko aukerarik ez badu, egun hauetan etorri ahal izango da Ikastolara bertatik egiteko.
- Hirugarren astean, urriaren 2tik 6ra, beka eskaera berriak, hau da, inoiz beka eskatu ez duten ikasleen eskaerak tramitatuko dira.
- Laugarren eta bosgarren asteetan, urriaren 9tik 18ra, egon daitezkeen gainontzeko izapideak bideratuko dira.
Bekak kudeatzeko Ikastolako idazkaritzako ordutegia hurrengo hau izango da:
GOIZEZ: Astelehenetik ostiralera 11:00 – 12:00
ARRATSALDEZ: Astearteetan 15:00 – 18:00