Gogoratu nahi dizuegu 2017/2018 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea urriaren 18a arte irekita egongo dela. Datorren astea, urriaren 2tik 6ra, aurreikusita dugu, beka eskaera berriak tramitatzeko eskaintzea. Kasu horietan, beharrezkoa da gurasoen edo tutoreen Nortasun Agirien fotokopiak, Familia Liburuaren fotokopia, bizikidetza agiria eta egoera berezien kasuetan (gurasoen banaketa, ezgaitasunak…), egoera horiek frogatzen dituzten agiriak ekartzea.
Beste aldetik, gure datuen arabera, aurreko ikasturtean beka eskatu zenuten familia askok ez duzue oraindik eskaera berritu. Arazorik baldin baduzue eskaera balidatzeko edo daturen bat aldatu behar baduzue urriaren 9tik 18ra Ikastolako idazkaritzara etor zaitezkete eta tramiteak egiten lagunduko dizuegu.
Gogoratzen dizuegu bekak tramitatzeko ordutegia hurrengoa dela:
- GOIZEZ: Astelehenetik ostiralera 11:00 – 12:00
- ARRATSALDEZ: Astearteetan 15:00 – 18:00