2017-2018 Ikasturterako dirulaguntzak-bekak

Gogoratu nahi dizuegu 2017/2018 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea urriaren 18a arte irekita egongo dela. Gure datuen arabera, aurreko ikasturtean beka eskatu zenuten familia askok ez duzue oraindik eskaera berritu. Arazorik baldin baduzue eskaera balidatzeko edo daturen bat aldatu behar baduzue urriaren 18a arte Ikastolako idazkaritzara etor zaitezkete eta tramiteak egiten lagunduko dizuegu. Beka eskaera berriak tramitatzeko, ordea, beharrezkoa da gurasoen edo tutoreen Nortasun Agirien fotokopiak, Familia Liburuaren fotokopia, bizikidetza agiria eta egoera berezien kasuetan (gurasoen banaketa, ezgaitasunak…), egoera horiek frogatzen dituzten agiriak ekartzea.

Utzi iruzkina